Nortzuk gara?
Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten entitate egituratuen (kolektiboak, establezimenduak, lantegiak) eta taldeen (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak) bilgunea da Lautadako Euskararen Komunitatea. Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako taldeak artikulatzeko gunea da. Taldea jartzen du erdigunean.
Izan zaitezte kide
Komunitatearen helbururekin bat egin eta horretarako neurriak hartzen dituzten Lautadako entitate sozio-ekonomiko pribatuak (kolektiboak, establezimenduak, lantegiak) eta taldeak (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak) izan daitezke kide.
Egitasmoak
Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu, hainbat egitasmo martxan ditugun Lautadan:
Ariketa sozialak, ekonomatua, eremu afektiboan ikerketa, Lautadako ALEA aldizkaria, Lautadakoa Euskararen mahaia.
Ikusi EGITASMOAK atala
ALBISTEAK
Elkarlanerako borondatea eta baliabideak eskatzen ditugu
Lautadako EAJ-ko ordezkariei eskaera egiten diegu elkarlanerako borondate zintzoa adieraztea eta horretarako baliabideak ipintzea.
Lautadako 5 bikotetan eta 3 lagun-kuadrilletan hizkuntza-ohiturak aldatzeko metodologiak ikertzen ari dira
2020ko udaberritik Soziolinguistika Klusterra eta Arabako Lautadako Euskararen Komunitatea elkarlanean ari dira hizkuntza-ohiturak aldatzeko metodologiak harreman afektiboetan baliatzeko. Zehazki Eusle metodologia praktikan jarri da hiru lagun-talde edo koadrilatan. Eta Ulerrizketa metodologia baliatu dute Lautadako herri desberdinetako 5 bikotek.
LEK-eko ekonomatua irekita dago
Hizkuntza ohiturak euskarara eramateko helburua du LEK-ko ekonomatuak. Tokikoak eta ekologikoak diren produktuak LEK-ko bazkideen eskura jartzeko, Aguraingo Kale Nagusia 13an kokatuta dagoen lokala auzolanean egokitu dugu.