“NOLA ADOSTU TALDE BATEAN EUSKARALDIAREN HIZKUNTZA-PRAKTIKA BERRIAK?”
mintegia
Martxoak 26, osteguna, Dulantziko kultur etxean
Koronabirusaren kontrako neurrien ondorioz Dulantziko udal instalazio guztiak itxita daude. Data berri bat zehaztu arte gomendatzen dugu izenik ez ematea.

EGITARAUA

9:30. Ongi Etorria
Dulantziko Udala, Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia

9:45. Zein faktorek eragiten dute adostasuna lortzeko?
Andere Ormazabal, Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe Fundazioa)

10:15. Nola izan portaera asertiboa hizkuntza-praktika berriak adostu nahi dituen talde batean? Ainhoa Lasa (EMUN)

10:45. Zergatik begiratu hizkuntza-praktikei talde ikuspegitik? Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

11:15. Udal lantalde batean, nola proposatu hizkuntza-praktika berriak adosteko? Iraitz Lazkano (UEMAko lehendakaria)

11:45. Kafea

12:30. Enpresaren eta langilearen interesen ikuspuntutik, zein argudio eman hizkuntza praktika berriak adosteko lantalde batean? Karmelo Aiesta  

13:00. Zein pausu eman du Mugimendu Feministak hizkuntza-praktika berriak adosteko? Alazne Beltran de Lubiano (Bilgune Feminista)

13:30. Itxiera

 

Noiz: martxoaren 26.
Koronabirusaren kontrako neurrien ondorioz Dulantziko udal instalazio guztiak itxita daude. Data berri bat zehaztu arte gomendatzen dugu izenik ez ematea.
Ordutegia: 9:30-13:30.
Non: Dulantzi, Mikalea Portilla kultur etxea
Prezioa: 25 euro
Izena emateko aukera: Martxoaren 22ra arte edo aretoa bete arte
Aurkezlea: Josune Garcia de Bikuña

ZERGATIK MINTEGI HAU?

 

 

2016tik Euskal Herrian egindako ariketetan ondo esperimentatu dugu norberaren hizkuntza ohiturak ez direla norberarena, hau da, besteen jokaeren arabera sortzen direla norberaren ohiturak.

 

2019-2020ko zikloko Euskaraldiak taldea jarri du erdigunean, egituratuta dauden taldeak dira helburu. Esan dezakegu taldearen aroan sartu garela, hau da, hizkuntza-praktika berriak gizartean mamituko dira taldeetan mamitzen badira.

 

2020ko Euskaraldian parte hartu nahi izango duten entitateek ariguneak aktibatu ahal izateko bete beharreko pausu bat da entitateko kideekin adostasuna lortzea. Eragile eta kide askori eragingo dien pausu honetan gehiago ezagutzeko beharra dugu.

 

Taldeko harremanetan adostasunaren bila jartzen garenean asko dira sortzen diren zalantzak: hizkuntza praktika berriak, nola adostu talde batean?, zer adostu daiteke?, adostutakoa, noiz ipini praktikan? Intuizioz erantzun ditzakegu galdera hauek edo esperientzia duten egitasmoetan oinarrituta eta oinarri teorikoan oinarrituta. Helburu hori du mintegiak: entitate pribatu eta publikoen arduradunei oinarri teorikoak eta baliabide praktikoak ematea talde dinamika batean adostasuna lortzeko.

 

Euskaraldiak 3 hizkuntza-praktika berri normalizatu nahi ditu gizartean:
-Ulertzen duenari euskaraz egitea nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun.
-Ezezagunei lehenengo hitzak euskaraz egitea.
-Talde erdaldunetan ere, ulertzen dutenekin, normala izatea euskaraz egitea

 

Nola adostu horiek talde batean?

 

 

 

EMAN IZENA
Koronabirusaren kontrako neurrien ondorioz Dulantziko udal instalazio guztiak itxita daude. Data berri bat zehaztu arte gomendatzen dugu izenik ez ematea.

Mintegian izena emateko:
-bete ezazu ondorengo galdetegia martxoaren 22 baino lehen.
-egin ezazu matrikularen ordainketa:

  • Kontu korronteak: (Lautadako Olbea euskaldunon elkartearen izenean daude)
    ES93 3035 0051 15 0511025022 (Laboral Kutxa)
    ES55 2095 3234 10 9117048903 (Kutxabank)
  • Kontzeptua: “Mintegia + izen abizenak”
  • Matrikula:  25€

Argibide gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: lautadan.euskaraz@gmail.com – 605 29 09 51

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna Lautadako Euskararen Komunitatea da eta zure kontsultak artatu eta interesgarria izan dakizukeen informazioa bidaltzea du helburu. Datu pertsonalak ikusteko, Legeak aipatzen duen zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkaratzeko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo: Kale Nagusia 13, 01200 Agurain.
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

Handitu tipografia
Kontraste handia