Pribatutasuna

Hau Lautadan Euskaraz-eko pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.

Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola babesten ditugun ondo uler dezazun.

Lautadan Euskaraz eta Olbea Euskaldunon Elkartea

Olbea Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan erregistratua dago, xehetasun hauekin:

  • Izena: Olbea Euskaldunon Elkartea
  • Helbidea: Zapatari, 31, 01200 Agurain, Araba.
  • IFK: G01467588
  • Helbide elektronikoa (pribatutasun-gaietarako): lautadan.euskaraz@gmail.com

Pribatutasun-politika hau zuri ere aplikagarri zaizu?

Pribatutasun-politika hau aplikagarri zaizu gurekin noizbait harremanetan egon bazara, gure webguneen bisitari zarelako, bai gurekin inoiz harremanetan jarri zarelako edozein bide erabilita (posta elektronikoa, telefonoa, ekitaldiak eta abar).

Zure datu pertsonalak zenbait modutan bildu daitezke: ekitaldi batean parte hartuz, gure webguneen bisitarien jarraipena egiten duten cookieak edo bestelako teknologiak erabiliz, hornitzaileek edo partaideek helarazita, gure webguneko inprimaki bat betez edo beste edozein bidetatik.

Zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Datu pertsonal bat edozein pertsona natural identifikatu edo identifikagarriri buruzko informazio bat da, (i) zuk zure borondatez emandakoa (adibidez, gure webgunean lineako inprimaki bat betetzean),

  • gure ekitaldietan parte hartzean edo gure webgunea(k) bisitatzean zugandik biltzen duguna.

Zuri zerbitzu egokia emateko eta gure zerbitzuak hobetzeko, zuri buruzko datu pertsonal hauek prozesa ditzakegu: zure izena, helbide elektronikoa, zer erakundetarako egiten duzun lan eta zure emaila eta telefono zenbakia.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Hainbat helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

Epe luzeko harreman egonkorrak eraiki eta mantentzeko erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak, . Orobat erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak zure galderei erantzuteko, eta zure eskaerak betetzeko.

Baliteke kasu hauetan ere erabiltzea zure datu pertsonalak: aplikagarri diren araudiak betetzeko, agintari publiko eta ofizialen eskaera eta erreklamazioei erantzuteko (bizileku duzun herrialdetik kanpoko agintari publiko eta ofizialenak barne), edo gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna edo ondasunak eta/edo gure entitateak babesteko.

Datu pertsonalak bildu eta tratamenduan jarraitzen diren printzipioak

Lautadan Euskaraz eta Olbea Euskaldunon Elkartea printzipio hauek beteko ditu datu pertsonalak tratatzeko garaian:

  • (1) zedarritutako, berariazko eta zilegizko helburutarako bakarrik eskuratuko dira, eta ez dira tratatuko xede horiekin bateraezina den bete ezein bidetatik (“helburu mugatuak”);
  • (2) egokiak, beharrezkoak eta proportziozkoak izango dira tratatze-helburuei dagokienez (“datuen minimizazioa”);
  • (3) zehatzak izango dira eta, behar denean, eguneratuak, tratatze-helburuetarako egokia denean (“zehaztasuna”);
  • (4) datu pertsonalak segurtasun egokia ziurtatzen duen modu batean tratatuko dira; hots, baimenik gabe edo legearen aurka tratatzetik babestuko dira, bai eta ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzetik ere, eta antolamendu teknikoko neurri egokiak erabiliko dira horretarako (“integritatea eta konfidentzialtasuna”).

Nork atzi ditzake zure datu pertsonalak?

Gure langile kualifikatuek bakarrik dute mugarik gabeko sarbidea datu horietara. Hirugarrenek ezin dituzte zuzenean atzitu guk gordetzen ditugun datuak.

Zer lege-oinarriren arabera tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri hauek baliatzen ditugu:

  • Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke erregistro gisa edo datuen tratamenduaren arduradun gisa ditugun betebehar legalak bete ahal izateko.
  • Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke gurekin duzun kontratua gauzatzeko.
  • Datuen tratatzeak Lautadan Euskaraz antolatutako jardueren inguruan eman diguzun onespena izan dezake oinarrian.

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak hirugarren alderdi batzuei (gobernu-agintariak barne) helaraz diezazkiekegu, lege-arrazoiak direla medio.

Zure datu pertsonalak partekatzen ditugunean, ahal dugun guztietan hartzaileei eskatzen diegu zure datu pertsonalak gure jarraibideen arabera prozesa ditzatela.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalei dagokienez?

Zure eskaera gehiegizkotzat edo funsgabetzat jotzen denean izan ezik, eskubide hauek gauzatu ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez:

  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu guztien kopia bat formatu estandar batean eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak okerrak badira haiek aldatu edo zuzentzeko.
  • Eskubidea duzu egoera jakin batzuetan tratatze-jarduera jakin batzuk mugatzea eskatzeko.
  • Eskubidea duzu tratatze-jarduera jakin batzuen aurka egiteko.
  • Eskubidea duzu zure onespena ezeztatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak egoera jakin batzuetan ezaba daitezen.
  • Eskubide horietako edozein gauzatzeko, nahikoa duzu gure online inprimakia bete eta bidaltzea.

Horrez gain, uste baduzu zure datu pertsonalak tratatzeko dugun moduak ez duela betetzen aplikagarri den legeria, eskubidea duzu zure tokiko ikuskaritza-agintariei erreklamazio bat aurkezteko.

Non eta zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak elektronikoki nahiz eskuz gordetzen dira, gure instalazioetan nahiz hirugarrenenetan. Zure datu pertsonalak gordetzeko erabiltzen dugun moduari dela eta, ezingo dira zure datu pertsonalak identifikatu datuen tratatze-helburuetarako behar den denbora igaro ondoren. Datuak gordetzeko epe hori aldatu egiten da tratatutako datu pertsonal motaren, tratatze-helburuaren eta beste faktore batzuen arabera.

Zer segurtasun-neurri hartzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?

Gure segurtasun-neurriak etengabe indartzen eta eguneratzen gabiltza, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa baimenik gabe atzitu, galdu, suntsitu edo aldatzetik babesteko. Gure esku dagoen guztia egiten dugu informazio guztia modu seguruan gordetzen dela ziurtatzeko, eta gure zerbitzu-hornitzaileei eskatzen diegu segurtasun-neurri egokiak aplika ditzatela.

Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologiak

Gure webguneak bisitatzen dituzunean, baliteke informazio jakin bat gordetzea zure gailuetan, cookie gisa. Gure cookie-politika arretaz irakur dezazun gomendatzen dizugu, cookieak nola aplikatzen edo erabiltzen ditugun ondo uler dezazun.

Tratamenduaren arduradunak

Hemen jar zaitezke gurekin harremanetan:

Olbea Euskaldunon Elkartea

Zapatari, 31, 01200  Agurain, Araba.

Helbide elektronikoalautadan.euskaraz@gmail.com

Datuen tratamenduaren lege-oinarriak

Kontaktu horiei buruzko informazio pertsonala tratatzeko lege-oinarria DBEOren 6.1.b) artikulua da. Erregistro-eskatzaileari eta erabilera asmoari dagokienez, domeinu-izenaren erregistroa hautagarritasun-eskakizun zehatzen arabera egingo da, bai eta salmenta-ondorengo baliozkotzea ere, kontratua betetzea ahalbidetu asmoz; Administratzailea kontaktuari dagokionez, domeinu-izenak kudeatzeko eragiketak egin behar ditu, hala nola transferentziak, arau-betetzeak eta abar; eta Teknikoa kontaktuari dagokionez, arazo teknikoak daudenean harekin kontaktuan jartzeko aukera eman behar du.

Datuak gordetzea

Erregistro-datuak atzerapenik gabe ezabatuko dira, baldin eta datu-bilketaren xedea bete bada edo desagertu bada. Guk tratatutako datuak ezabatu egingo dira, beranduenez ere datuak gordetzeko nahitaezko epeak iraungi ondoren. DBEOren 17 eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraitzen diogu.

Kontrolatzailearen aurka eskubide hauek balia daitezke:

  • Interesdunaren atzitze-eskubidea, DBEOren 15. artikulua.
  • Zuzentzeko eskubidea, DBEOren 16. artikulua. Aldaketak zure erregistratzaileari edo birsaltzaileari eskatu behar zaizkio, erregistroak ezin duelako horrelako aldaketarik bere kabuz egin.
  • Ezabatzeko eskubidea (‘ahaztua izateko eskubidea’), DBEOren 17. Artikulua. Kontuan izan zure datuak ezabatzeko eskatzeak zure domeinu-izena ere ezabatzea ekar dezakeela.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea, DBEOren 18. artikulua.
  • Datuak transferitzeko eskubidea, DBEOren 20. artikulua.
  • Aurka egiteko eskubidea, DBEOren 21. artikulua.

Interesdunak eskubidea du kontrol-agintaritza bati erreklamazioa jartzeko tratamenduaren arduradunak bere datu pertsonalak tratatzearen inguruan.

Jarri harremanetan gurekin

Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauek erabiliz: lautadan.euskaraz@gmail.com edo https://lautadaneuskaraz.eus/kontaktua/

Handitu tipografia
Kontraste handia