Ariketa kolektiboak

Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitate edota taldeak artikulatzea dugu helburu, hizkuntza-araua euskara izateko talde horien funtzionamenduan. Ariketa sozial kolektiboak proposatzen ditugu.
Hauek dira Lautadan egin diren edo egiten ari garen ariketa kolektiboak:
-2016an Agurainen 75 Ordu Euskaraz. Joan web gunera, klick hemen. Ikusi dokumentala, klick hemen.
-2018an Lautadan Euskaraldia. Ikusi dokumentala, klick hemen
-2019an Lautadan Simulakroa. Ikusi ETBko bideo albistea, klick hemen
-2020an Lautadan Euskaraldia. Joan web gunera, klick hemen

Hizkuntza ohiturak aldatzeko lan ildoan sakondu eta zabaldu nahi dugu. Horregatik, hiru metodologien inplementazioa proposatzen dugu: Ahobizi-belarriprest, eusle eta ulerrizketa metodologiak.

2017tik Lasarten eta 2018tik Euskal Herri osoan zientifikoki demostratuta dago Ahobizi-Belarriprest metodologia dela hizkuntza-ohiturak aldatzeko dugun tresna soziolinguistikorik eraginkorrenetariko bat; %5,6 igo zuen, Euskal Herri mailan, euskarazko hizkuntza-ohiturak 2018ko Euskaraldiko parte hartzaileen artean. Ahobizi-belarriprest medotologia, orain arte, Euskaraldian bakarrik aplikatu da: 2018an norbanakoen erabakietan eta 2020an norbanako eta entitate formalen erabaki kolektiboetan. Eremu afektibora ere zabalduko genuke bere aplikazioa.  Eusle-uzle metodologiak eraginkortasun handiagoa du baina testuinguru ezberdin bat behar du bere aplikaziorako. Lan mundurako diseinatuta dago eta hor aplikatuko genuke. Azkenik, Ulerrizketa metodologia, ondo ulertzen ez dutenekin aritzeko metodologia, hainbat arlotan erabiltzeko aukera emango du.

Euskal Herrian eta Lautadan Ahobizi-belarriprest metodologia inplementatzen hasi besterik ez dugu egin bi urte hauetan. Norbanako erabakiak bilatzen hasi ginen baina erabaki kolektiboak dira helburu. Lautadako entitate askori ez diegu oraindik proposatu, haien artean oso garrantzitsua den lan munduan. Eremu afektiboa ere ukitu gabe dago: bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak.

2020an Euskaraldiaren ariketa 15 egunekoa izango da. Euskal Herriko antolakuntzatik datorren proposamenean norbanakoek eta entitate formaletan proposatzen da ariketa egitea. Lautadan eremu afektibora ere hurbilketa egin nahi dugu.

2021ean, Euskal Herrri mailako Euskaraldiko ariketa praktikorik gabe, metodologia inplementatzen jarraituko dugu. Ariketa partikularrak proposatuz, barruko dinamika sortuz eta testuinguru hurbilean baldintza sozial egokiak sortuz hizkuntza-ohiturak aldatzeko.