Nortzuk gara

ZER DA LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA?

Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitate egituratuen (kolektiboak, establezimenduak, lantegiak, herriak) eta taldeen (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak) bilgunea da.

Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako taldeak artikulatzeko gunea da. Taldea jartzen du erdigunean, hizkuntza-ohiturak ulertzeko eta aldatzeko sistema eraldatzaile gisa.

Komunitateak mugimendu eragile eta iraunkorra izan nahi du.

Nahi duten entitate pribatuak eta familiak eta lagun-kuadrillak Komunitatearen kide izan daitezke.

HELBURUA

Lautadako entitateak eta taldeak artikulatzea, euskararen erabilerako baldintza sozial egokiak sortzeko.

1) Alde batetik, euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitateek eta taldeek:
-Eskura izan ditzaten zeintzuk diren Lautadako beste entitateekin eta taldeekin era bateratuan aritzeko helburuak eta tresnak.
-Izan dezaten koordinaziorako gune bat, lagunduko diena entitate eta talde bakoitzaren helburuak betetzen.

2) Bestetik, baldintza sozial egokiak arinago sortzeko ahalmenik handiena duten Lautadako instituzio publikoek hizkuntza eskubideak berma ditzaten interlokutore aktibo izatea.

3) Azkenik, euskara erabiltzeko zailtasunak dituzten entitate eta taldeei laguntza eskaintzea.

NOLA EGITEN ARI GARA?

Antolatuz. 2016tik herriz herri 90 laguneko sarea osatzen ari gara:
-Lautadako Euskararen Komunitatea: Lautadako herriak eta entitateak
-Lautadako Koordinazio taldea: 8 udalerrietako ordezkari eta hainbat entitateen ordezkariz osatuta
-Agurain, Dulantzi, Araia eta Zalduondoko batzordeak
-Barrundia, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga, Asparrena eta Burgeluko udalerrietako herrietako ordezkariak

Artikulatuz. Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitate eta taldeak batuz eta amankomuneko egitasmo baten inguruan artikulatuz: ariketa sozial kolektiboak, haien artean Euskaraldia.

Eraginez. Lautadako instituzio publikoek hizkuntza eskubideak berma ditzaten eraginez.

Elkarlanean. Lautadako beste eragile eta instituzioekin elkarlanean.

NORTZUK IZAN DAITEZKE KIDE?

Lautadako Euskararen Komunitatean (LEK) gizartearen sistema eraldatzailetzat hartzen dugu taldea. Izan ere, talde izaera duten entitate eta talde afektiboetan hartzen diren erabaki kolektiboak oso eraginkorrak dira hizkuntza ohitura aldeketetan. Horregatik, Lautadako entitateak (elkarteak, lantegiak, batzar admistratiboak, establezimenduak, asanbladak…) eta talde afektiboak (familiak, bikoteak, lagun-kuadrillak) dira hizkuntza ohituretan eragile nagusiak. Ondorioz, hauek dira LEK-en funtzionatzeko ardatza eta hauek izan daitezke LEK-ko kide osoa. Kide osoa direnek LEK-ko erabaki guneetan parte har dezakete eta onura batzuk izango dituzte:
-entitateek itzulpen zerbitzu mugatua dohainik izango dute eta deskontua izango dute entitateko ekipo informatikoak euskaratzeko zerbitzuan.
-etxe berean bizi diren familia edo bikote baten kide guztiek ekonomatuan erosteko aukera izango dute.

Norbanakoa ezin da LEK-ko kide osoa izan. Baina, LEK-ko bazkide norbanakoa izan daiteke. Bazkide norbanakoa da LEK-ko helburuarekin bat egiten duen pertsona, eta LEK-ri diru-ekarpen bat egin nahi diona; dohaintzaren bat eginez, urteko kuota ordainduz edo puntualki ekintza edo zerbitzu batean. Bazkide norbanako honek LEK-k eskaintzen dituen zerbitzu batzuk (ekonomatua) erabili ahal izango ditu. Baina ez du kide izaera osoa izango, ondorioz, ez du elkarteko erabaki guneetan erabakitzeko aukerarik izango.

LEK-ko kide osoa edo bazkide izateko konpromisoa hartu behar duzue euskararen erabilerako baldintza egokiak sortuko dituzuela zuen entitatean edo taldean. Horretarako, hizkuntza-arau hauek sustatu eta praktikan ipintzeko konpromisoa hartu behar dituzue:
-euskaraz ulertzen dutenen artean: lehenengo hitzak beti euskaraz egitea, ulertzen duenari euskaraz egitea eta euskaraz ulertzen duenak besteei eskatzea euskaraz egiteko.
-Euskara gutxi ulertzen dutenen artean: tarteka euskaraz egitea, poliki hitz egitea, euskara erraza erabiltzea eta tarteka galdetzea ea ulertu duen.
-euskaraz ulertzen ez dutenen artean: dakizkiten hitzak erabiltzera proposatu, euskara ikastera animatu, talde batean euskaraz hitz egiten denean uztea egiten nahiz eta egoera horretan guztia ez ulertu.

Kide izateko jarri gurekin harremanetan, klick hemen

MISIOA, ARLOAK, HELBURUAK, EGITASMOAK ETA TRESNAK