Lautadan hizkuntza-ohiturak eta elikadura kontsumo-ohiturak aldatzeko helburua du ekonomatuak. Ekonomatua ez da denda bat, Lautadako Euskararen Komunitateak sustatutako ekimena da, eta horren kide diren bikote, familia eta norbanakoen artean harremanak egiteko, salerosketak egiteko edota truke egiteko gune bat da. Euskaraz aritzen diren LEK-eko bazkideei euskaraz eroso aritzeko gune bat eskaini nahi diegu, tokikoak eta ekologikoak diren produktuak eskura jarriz. Baina hizkuntza-ohituren aldaketan urrunago joan nahi dugu eta hizkuntza-portaera berri batzuk ere sustatu nahi ditugu ekonomatuan:
-Euskaraz ulertu baina erdaraz hitz egiten duten bazkideei ere euskaraz egingo diegu; ekonomatuan bazkideak artatuko dituen boluntarioak euskarari eutsiko dio kasu horietan, ez da erdarara pasatuko.
-Euskaraz gutxi edo oso gutxi ulertzen dutenei euskara egokituan egingo diegu LEK-ekonomatuan. Kasu horietan Ulerrizketa metodologiaren hizkuntza-portaerak praktikara eramango ditugu ekonomatuan: poliki hitz egin, esaldi motzak, aditz errazak, erdarazko hitzak tartekatu eta ea ulertu duen sarritan galdetu

Ekonomatuan erosi ahal izateko Lautadako Euskararen Komunitateko kide izan behar da; familia, bikote edo norbanako gisa. Familia edo bikote gisa kide eginez gero etxeko guztiek erosi ahal izango duzue ekonomatuan, kuota bakarra ordainduta. Familian edo bikotean hizkuntza-portaera berriak praktikara eramateko erabaki kolektiboa hartu, bete ezazue galdetegia eta kuota txiki bat ordainduta egin zaitezkete kide. Etxean bakarrik bizi bazara norbanako gisa egin zaitezke bazkide. Kide izateko galdetegia hemen duzu.

Astean 3 egunetan eta ondorengo ordutegi honetan egongo da irekita ekonomatua:
-astearteetan 10:30-13:00 eta 17:00-19:30
-ostegunetan 17:00-19:30
-larunbatetan 11:00-13:30
LEK-ko txandakideek txandak egingo dituzte ordutegi horietan bazkideak artatzeko. 23 boluntariok egiten dituzten txandei esker irekita egoten da ekonomatua ordutegi horretan. Beste 15 boluntariok kudeatzen dute ekonomatuan eskaintzen diren produktuak, ekoizleekin harremanetan ipiniz, produktu motaren arabera batzuekin astero eskaria eginez edo 3 astetan behin. Ekonomatua egitasmo kooperatiboa da.

Hemen duzu esku-orria. Klik 2021-01-18 ekonomatua eskuorria tx deskargatzeko.