Hizkuntza ohiturak eta kontsumo ohiturak aldatzeko helburuarekin Agurainen ekonomatua martxan ipintzeko laguntza deialdia egin genuen. Apalategiak, ordenagailu portatil bat eta txandakideak eskatu genituen.

Eskerrik asko Lautada!! Apalategiak, bi ordenagailu, mostradore bat eta balantza bat eskaini duzue. Berrerabiliko ditugu, noski baietz! Bigarren bizitza bat edukiko dute ekonomatuan. Gainera 12 lagunek izena eman dute txandak egiteko ekonomatua irekiko dugun ordutegietan.

Ozaetako ekonomatuaren lagunei ere eskerrik asko, 10 urtetako jakintza metatu hori gurekin konpartitzeagatik.

Honekin aurrera goaz; lokala margotu dugu, kanpoko eta barruko errotulazioa egin dugu, ekoizleekin hitz egiten ari gara, datu kudeaketa prestatzen…

Gutxi barru irekitzeko prest egongo gara.
Eskerrik askoooo