2019ko azaroaren 29an Lautadako Euskararen Komunitateko asanbladan adostutako hurrengo bi urtetarako egitasmoari 8 udaletan sarrera eman genien abenduaren hasieran. Bi urtetarako egitasmo hau bertatik azaldu diegu Lautadako instituzioetan errepresentazioa duten 3 alderdi politikoei: Dulantziko independienteak, EAJ eta EHbildu. Izan ere, egitasmoak Euskaraldia gainditu nahi du, eta bi urte hauetan Euskaraldia antolatzeaz gain 8 udalen eta Lautadako eragile sozialen arteko konbergentzia bikoitza proposatzen dugu. Horretaz gain, orain arte urtero sinatu ditugu hitzarmenak, eta orain bi urterako konpromisioa eskatzen dugu.

Egitasmo hau hurrengo bi urtetan aurrera eramateko borondatea politikoa eskatu diegu, eta haiekin urtero sinatzen ditugun hitzarmenen markoan jasota geratzea nahi dugu. Horretarako bilera bana egin dugu. Gobernantza berriak helburu, elkarlana.