Lautadako Euskararen Komunitateak Ekonomatua martxan ipiniko du Agurainen. Hizkuntza ohiturak eta kontsumitzeko ohiturak aldatzea du helburu.

Aguraingo Ekonomatua euskaraz sozializatzeko topagunea izango da, eta Lautadako produktuak eta garaiko elikagaiak erosteko, saltzeko edota trukatzeko gunea izango da. Horretarako Lautadako Euskararen Komunitateko kide izan beharko da.

Auzolanean eraiki behar dugu eta martxan ipintzeko laguntza eskatu behar dugu:
-Apalategiak behar ditugu lokalean produktuak eskaintzeko

-Baztertuta eta erabili gabe dagoen ordenagailu portatil bat behar dugu, ekonomatuko kudeaketak egiteko.

-Ekonomatua irekitzeko eta jendeari arreta egiteko txandakideak behar ditugu. Ordutegi honetan ireki nahi dugu:
astearteak 10:30-13:00, ostegunak 17:00-19:30, larunbatak 11:00-13:30.

Lagundu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: 605 29 09 51, lautadan.euskaraz@gmail.com