Alarma egoera ezarri zenetik ugariak izan dira euskaldunon hizkuntzen eskubideen urraketak.
Lautadan ere ikusi eta sentitu dugu 2.mailako herritarrak bihurtu garela komunikazio eta kudeaketa askotan.

Zuen kexak bi zerbitzu hauetan aurkeztu ahal dituzue, eta haiek bideratuko dituzte kexa, egoera hori aldarazteko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Kontseiluko Behatokia
http://www.euskararentelefonoa.com/

Eusko Jaurlaritzako Elebide
https://www.euskadi.eus/web01-appelebi/eu/u70aElebideWar/inicioAltaIncidencia.do?idioma=0

Lautadako Euskararen Komunitateak bietan aurkeztea gomendatzen dizuegu.

Kexak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe.