Lautadako Euskararen Komunitateak osasun egoera larriari egokituz eten egin ditu aurreikusitako aurrez aurreko jarduerak: martxoaren 26ko mintegia, hainbat bilera eta bisitak entitateetan. Telematikoki jardungo dugu denbora tarte horretan.

Egoeraren arabera neurri hauen iraupena eta egokitzapenaren inguruan erabaki gehiago hartuko ditugu hurrengo egunetan.

Gurekin harremanetan jartzeko bide hauek: lautadan.euskaraz@gmail.com eta 605 29 09 51.