Topaguneak antolatutako 2020ko Topaldian egon gara. Euskaltzale mugimendua nola antolatu edo birantolatu ari denen esperientziak azaldu eta aztertu dira.

Lautadako esperientzia azaldu dugu.

Eragile sozialen arteko antolakuntza hil ala biziko kontu bat da eraginkorrak izateko. 2016tik aurrera Lautadan izan diren norbanako euskaltzalez osatutako ohiko elkarte antolaketatik beste zerbaitera bide bat egiten ari gara. Taldea jarri dugu erdigunean; hizkuntza-ohiturak ulertzeko eta aldatzeko sistema eraldatzaile gisa: entitate egituratuak (herriak, kolektiboak, establezimenduak eta lantegiak) eta taldeak (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak). Guk komunitatea deitu diogu horri. Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako entitateak eta taldeak artikulatzeko gune bat da.

Artikulatzeko heldulekua egitasmo bat izan da orain arte: hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial kolektiboak (haien artean Euskaraldia)

Azkeneko urtetan atera dugun ondorioak antolaketaren inguruan hauexek dira:

-Antolakuntzarekiko inplikazioa errazago lortzen ari gara taldeen ordezkaritzarekin norbanakoaren konpromisoarekin baino.
Egitasmoaren ezaugarriek nabarmen eragin dute antolakuntzarekiko inplikazioan.