Lautadako Euskararen Komunitateak, atzo, martxoaren 4an, Aguraingo sarrerako kartelean agertutako pintaketa gaitzetsi nahi du. Eta horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean adierazi nahi dugu, elkarbizitza oztopatzen baitute.

2016an Agurainen egindako 75 Ordu Euskaraz ariketa sozialaren harira jarritako “AGURAINEN EUSKARAZ” kartelean “EUSKARAZ” marratu dute, euskara ezabatu nahian.

Eraso eta intransigentzia guztien gainetik, Lautadan eta Agurainen, euskararen erabilera sustatzen jarraituko dugu.

Handitu tipografia
Kontraste handia